Lan Agentzia

Lan Agentzia

2013az gero, KOINE AEQUALITAS Fundazioa SEPE Estatuaren Enplegu Zerbitzu Publikoak baimendutako Lan Agentzia da, 9900000247 zenbakiarekin.

Gainera, SEPEren orientazio programetan Agentzia Laguntzailea da.

Gure zerbitzuaren helburua langileei beren ezaugarrietarako egokia den lanpostua ematea da, eta lan-emaileei beren eskakizun eta beharretarako egokienak diren langileak proposatzea.

Lan Agentziak egiten dituen bitartekaritza lanak, eskatzen dituzten langile guztiei zuzenduta daude.

Lan orientazioa

KOINE AEQUALITAS Fundazioak berariazko zerbitzuak eskaintzen ditu langileentzat edo lan-eskatzaileentzat: lanpostua, garapen profesionala eta enplegagarritasuna hobetzea.

Desgaitasuna duten edo gizarte-bazterkeria egoeran/arriskuan dauden langileei zerbitzuak eskaintzen espezializatu gara, eta zerbitzu sektorean profesionalki garatu nahi duten pertsonei orientazioa ematen ere bai.

Fundazioak lan orientazioko lan hauek Nafar Lansare Nafarroako Enplegu Zerbitzurako egin ohi ditu.

Profesionalen lan-berritzea

KOINE AEQUALITAS Fundazioak kudeatzen duen Profesionalen Orientazio eta Lan-berritze Zerbitzuak enpresari laguntza eta profesionalei aholkularitza ematen die berrantolaketa, lan-berritze eta/edo langile-gutxitze prozesuan sartuta daudenean.

Antolakundearen eraginkortasuna hobetzea, gatazka emozionala baretzea eta pertsonak euren indarguneak hobeto aprobetxatzera bideratzea bilatzen du, helburuak zehaztuz eta euren lan ibilbidea efizientziaz eta arrakastaz planifikatuz, hori guztia ingurune aldakor batean.

Egindako Lanak

DESGAITASUNA DUTEN GAZTEENTZAKO GIZARTE ETA LAN HEZIKETA ETA ORIENTAZIO ZERBITZUA

KOINE AEQUALITAS Fundazioak gizarte eta lan heziketa eta orientazio zerbitzua garatu du, Iruñeko Udalak diruz lagunduta, desgaitasuna duten gazteen enplegagarritasuna hobetzeko.

Zerbitzu honen helburu nagusia desgaitasuna duten gazteei modu koordinatu eta bateratuan laguntzea da, haien gizarte, lan eta komunitate gaitasunak garatuko dituzten gizarteratzeko eta lan munduratzeko ibilbide integral eta banan-banakoez baliatuz.

LAN ORIENTAZIORAKO ESPARRU AKORDIOA. NAFARROAKO ENPLEGU ZERBITZUA

KOINE AEQUALITAS Fundazioan planteatzen dugun lanbide orientazioko zerbitzua zerbitzu integral bat da, eta bere helburuak dira informazioa, bakoitzaren egoeraren diagnostikoa, aholkularitza, motibazioa eta lan trantsizioetan lagun egitea, bai hezkuntzatik lan mundura bai lan bizialdian zehar izan daitezkeen landun eta langabe egoeren artean.

Zerbitzu honen jomuga erabiltzaileei enplegagarritasuna hobetzen, ibilbide profesionala bultzatzen eta euren kontratazioa errazten laguntzea edo erabiltzaileak autoenplegurantz bideratzea da.

JACOBFORMACIÓN

JACOBFORMACIÓN proiektuaren helburu nagusia desgaitasuna duten gazteei modu koordinatu eta bateratuan laguntzea da, haien gizarte, lan eta komunitate gaitasunak Donejakue Bidearen dinamizazio kultural eta turistikoaren arloan garatuko dituzten gizarteratzeko eta lan munduratzeko ibilbide integral eta banan-banakoez baliatuz, emaitza neurgarriekin.

DESGAITASUNA DUTEN PERTSONEN ENPLEGAGARRITASUNA HOBETZEKO PLANA. NAFARROAKO ENPLEGU ZERBITZUA

Enplegagarritasun Planaren helburua lanbide heziketa eta enplegu arloan diharduten eragile sozial nagusiek (herri erakundeak, enpresaburuen antolakundeak, sindikatuak eta desgaitasunak dituzten pertsonak biltzen dituzten elkarteak) egiten dituzten lanbide heziketa eta enplegu arloko ekintzak koordinatu eta bateratzeko plataforma bat izatea da, pertsona horiek lanpostu arrunta aukera berdintasunez lortzea erraztearren.

LAN MUNDURATZEKO IBILBIDE PERTSONALIZATUAK. NAFARROAKO ENPLEGU ZERBITZUA

Helburu nagusia langabezian egonik zerbitzuan parte hartzen duten pertsonen garapen profesionala erraztea da, lan merkatuan dauden aukera guztiak esploratuz, eta lan bilaketan eta lan munduratzeko egin behar duten prozesuan lagun egitea eta orientatzea, mendekotasuna duten pertsonen arreta soziosanitarioaren sektorean bai bizilekuetan bai instituzio sozialetan.

45 URTE BAINO GEHIAGOKO LAN-ESKATZAILEEN OKUPAGARRITASUNA HOBETZEKO ETA INTEGRATZEKO PLANA

Lanbide informazioko ekintzak, lan orientaziokoak, lanpostua izateko eta mantentzeko laguntasuna ematekoak, lan aholkularitza eta enplegurako formazioa baliatuz, 45 urte baino gehiagoko pertsona langabeen okupagarritasuna hobetzeko, berregokitzapen profesionalerako eta haiek lan munduratzeko. Zerbitzu honen misio nagusia 45 urte baino gehiagoko 50 pertsonaren okupagarritasuna hobetzea eta lan munduan sartzea zen, gaitasunen araberako orientazioa ardatz nagusia zelarik.