948199775 · 944472812 fundacion@koine-aequalitas.org

Zerbitzuak

Sorospen zerbitzuak

  • ATAMerako Arreta Sozialeko Zerbitzua.
  • Lan Orientazioko Zerbitzua.
  • Profesionalen Lan-berritze Zerbitzua.

Proiektu kudeaketa

  • Proiektu kudeaketa: diagnostikoa, diseinua, egitea eta ebaluatzea.
  • Proiektuen diseinua/idazketa.
  • Berariazko finantzaketa eskaeretarako aholkularitza.
  • Aurretiazko diagnostikoa / erdiko edo azkeneko ebaluazioa.
  • Gizarte-eraginaren ebaluazioa.
  • Gizarte ekintzailetza / Bideragarritasun planak.
  • Lehiaketa publikoak eta lizitatzeak prestatzea.

Ezagutzaren kudeaketa

  • Ikerketa aplikatua.
  • Dokumentu teorikoak argitaratzeko eta idazteko aholkularitza teknikoa.
  • Prestakuntza espezializatua gizarte erakundeen kudeaketaz eta egoera ahulean dauden taldeetan esku hartzeaz.

Antolakunde garapena

  • Kudeaketa estrategikoa.
  • EFQM kalitate eredua ezartzeko laguntza.
  • Funts bilaketaren plangintza.
  • Proiektu berritzaileak.
  • Aukera berdintasun eta uztartze planak.
  • Euskara planak antolakundeetan.
  • Komunikazio planak.
  • Kanpo kudeaketa / Kudeaketa kanpora ateratzea.

Egindako lanak

NAFAROAKO GOBERNURAKO TELEFONO ARREKO ZERBITZUA

Urte batzuetan, 2015 eta 2017 bitartean, KOINE AEQUALITAS Fundazioa Eskubide Sozialen Departamentuaren informazio eta telefono arretako zerbitzua ematen ibili da, hau da, sarrerako deiei erantzutea, irteerako deiak egitea eta informazioko laguntza lanak.

FAMILIA UNITATEEN AHALMEN EKONOMIKOAREN BALIOESPENA

2012 eta 2015 urteen artean, KOINE AEQUALITAS Fundazioak Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziarako familia unitateen ahalmen ekonomikoaren balioespenak egin ditu, per capita errenta, ondare higigarri eta higiezina eta balioespen ekonomikoa, eta eskualdaketa izan dezaketen eskubide errealak aztertu eta balioesten duten txostenak prestatuz.

ATAM-EKO FAMILIEN ARRETA ZERBITZUA KANTABRIAN, EUSKADIN, ERRIOXAN ETA NAFARROAN

KOINE AEQUALITAS Fundazioak Elbarrien Arretarako Telefonoaren Elkartearen zerbitzuak ematen dizkie Nafarroako, Errioxako, Euskadiko eta Kantabriako 3.000 erabiltzaile baino gehiagori, 2008az gero. Zerbitzu horiek hauek dira:

  • ATAMeko Familien Arreta Zerbitzuaren kudeaketa eta administrazioa: desgaitasun, baliabide eta izapideen arloan pertsona onuradunei eta euren familiei aholku ematea, eta desgaitasun eta/edo mendekotasun egoera bat aitortu ondoren agertzen diren bizitzako prozesuetan laguntasuna ematea.
  • Banako laguntasuna eta orientazioa lanpostu bilaketan, eta enpresen aholkularitza desgaitasuna duten pertsonen lan kontratua egiterakoan.
  • T-resuelve telefono zerbitzua, arlo sozial eta psikologikoan familien orientazioa egitea helburu duena eta ATAMeko familia guztiei eta euren senideei eskaintzen zaiena, familiak artatzeko duen programaren barruan. 
  • Euskadiko eta Kantabriako Sare Klinikoa, desgaitasuna eta/edo mendekotasuna duten pertsonak espezialista klinikoek balioestea duena helburu nagusia, aldi berean ATAMen Talde Kliniko Zentralak koordinaturik.
ELKARGOKO MEDIKUEN ANTOLAKUNDEAREN GIZARTE BABESEKO FUNDAZIORAKO ARRETA SOZIALEKO ZERBITZUA.

KOINE AEQUALITAS Fundazioak medikuen gizataldea eta euren familiak artatzen ditu orientazio sozialeko, psikologikoko eta nutrizioari buruzko gaietan.

Gainera, mendekotasun egoeraren balioespen zerbitzua eskaintzen da, non erakunde publiko eskumendunen ebazpenak Arreta Sozialeko Sareak egindako balioespenekin osatzen diren.

BERDINTASUN PLANAK PRESTATZEA ERAKUNDE SOZIALETAN

KOINE AEQUALITAS Fundazioak gizarte antolakundeetan zenbait berdintasun plan lantzeko laguntza teknikoa egin izan du, besteak beste nabarmentzekoak dira:

  • UGT CATALUNYA (KATALUNIAKO UNIÓN GENERAL DE TRABAJADORES SINDIKATUA)
  • ATADES HUESCA (DESGAITASUN INTELEKTUALA DUTENEN TUTORETZA SOROSPENEKO ELKARTEA)
  • ASPANIAS BURGOS.
    GIZARTE ERAKUNDEEN DIRU-LAGUNTZA ESKAERAK AURKEZTEKO LAGUNTZA TEKNIKOA

    KOINE AEQUALITAS Fundazioak diru-laguntza publiko nahiz pribatuak eskatzeko eskabidea prestatzen lagundu die zenbait antolakunderi, bestak beste nabarmentzekoak dira:

    • ADISCO
    • Niños del Chocó elkarte humanitarioa
    • Ibili