Nafarroako Gobernuak eta Tomás y Lydia Recari García Fundazioak emandako 2020ko Nafarroako Gizarte Zerbitzuetako Gizarte Berrikuntzaren I. Saria jaso du proiektuak.
KALITATERAKO ETA GIZARTE GARAPENERAKO FUNDAZIOA
Gizarte Ekintza – Emplegagarritasuna Hobetzea
KOINE AEQUALITAS Fundazioa irabazi asmorik gabeko fundazio pribatu bat da, urtean eratua eta Fundazioen abenduaren 26ko 50/2002 Legeak eta gainerako garapen arauek gobernatzen dute.
Horretarako, sorospen zerbitzuak, proiektuen eta ezagutzaren kudeaketakoak eta antolakunde zerbitzuak garatzen ditugu; lan orientazioan eta profesionalei lan berria aurkitzen enplegu zerbitzu publikoei laguntzen dien lan agentzia bat gara; arloan azterlanak eta ikerketak egiten ditugu eta gure fundazioaren helburuaren ildotik proiektu berritzaileak sustatzen ditugu edo beste erakunde batzuekin batera parte hartzen dugu horietan.
KOINE AEQUALITAS Fundazioa hasi-hasieratik dago gizarte garapena sustatzeko fundazio gisa Lan eta Gizarte Gaietarako Ministerioak sailkatuta. Gainera, Nafarroako Gobernuaren Gizarte Politiken Departamentuko Gizarte Zerbitzuen Erakunde, Zerbitzu eta Zentroen Erregistroan eta Iruñeko Udaleko Herritarren Elkarteen Udal Erregistroan izena emanda. SEPE Estatuaren Enplegu Zerbitzu Publikoaren erakunde laguntzaile eta lan agentzia moduan ere egiaztaturik dago.
Gure egoitza Berriozarren (Nafarroa) dago, baina gure jarduera-eremua lurralde nazional osoa da.