MUJERES EN CAMINO

Bidean dauden emakumeak proiektu honek Nafarroako gizarteko emakumeen aurrerapena eta sustapena bultzatu nahi du Donejakue Bidearen testuinguruan, gure gizartean aintzatespen- eta prestigio-egoera bat dela aprobetxatuz, eta horrek ikusgarritasun handiagoa eman diezaiokeela emakumeen parte-hartze sozialari eta helburu komun baterako garapenari, Donejakue Bidearen ibilbidean gertatzen den bezala.

Proiektu honen garapenarekin, KOINE AEQUALITAS FUNDAZIOAK hainbat emakume talderekin egiten ari den lana bateratu nahi du, emakumezko zuzendarien eta erantzukizuneko postuetan dauden emakumeen arteko topaguneak, inspirazio guneak eta mentoring guneak sortu nahi ditu. Emakume horiek “beren bidea” egin dute aintzatespen eta ikuspen sozialeko gune horietara iristeko, erronka pertsonalak, sozialak eta profesionalak identifikatzen dituzte, beraien garapen helburuak betetzeko dauden oztopoak gainditzen lagunduko duten banakako sareak sortzeko.

PROIEKTUAREN HELBURUAK

Proiektuaren helburu nagusia emakumeen arteko laguntza sareak sortzea eta sustatzea da, maila pertsonalean, sozialean eta profesionalean garatzeko helburuak betetzeko dauden oztopoak gainditzen laguntzeko.

Hauek dira helburu aipagarrienak:

N

Genero ikuspegia kontutan hartuta, Emakumeen presentzia sendotzea eta parte hartzea sustatzea

Genero ikuspegia kontutan hartuta, Emakumeen presentzia sendotzea eta parte hartzea sustatzea, eta erabakiak hartzeko prozesuetan eta espazioetan,  eta empresa entitateetan, gizarte eta politika arloko entitateen gerentzia eta zuzendaritzan.

N

Emakumeen arteko belaunaldien arteko itunak sustatzea

Emakumeen arteko belaunaldien arteko itunak sustatzea eta haien sareko lana dinamizatzea.

N

Genero aginduak hausten dituzten eta generoan oinarritutako estereotipoak ezabatzen laguntzen duten rolak

Genero aginduak hausten dituzten eta generoan oinarritutako estereotipoak ezabatzen laguntzen duten rolak ordezkatzen dituzten emakumeak ikusaraztea.

N

Intersekziotasunetik sortzen diren desberdintasunak lantzea beste aldagai batzuekin

Intersekziotasunetik sortzen diren desberdintasunak lantzea beste aldagai batzuekin (adina, aniztasun funtzionala, sexu orientazioa edo eta genero identitatea) bezala.