BIZITZA KALITATEA HOBETZEKO TEKNOLOGIA BERRITZAILEEN KLUSTERRA

KOINE AEQUALITAS Fundazioa hasieratik ari da parte hartzen klusterraren sorreran. Talde honek Nafarroako Unibertsitate Publikoan du egoitza eta izaera askotako antolakundeek osatzen dute:

  • Pertsonen arreta: ADACEN, ASPACE, PADRE MENNI KLINIKA, KOINE EQUALITAS FUNDAZIOA, MUTUA NAVARRA
  • Unibertsitateak eta ikerketa zentroak: NUP Nafarroako Unibertsitate Publikoa, NAVARRABIOMED
  • Enpresak: ALDAKIN, MOVALSYS, OSF, PHARMAMODELLING, TESICNOR

    Klusterrak lortu nahi dituen helburuak estatutuen arabera hauek dira:

    1. Zahartzearen, desgaitasunaren eta bizitza kalitatearen aurrean berrikuntza eta teknologia erabiliko duten eta eragin soziala sortuko duten prebentzio eta arreta ereduen alde administrazio publikoen laguntza erraztu eta bilatzea. Administrazio publikoaren solaskide gisa jardutea eta bideak ezartzea gizarte politikaren ardura duten erakunde eta instituzioekin harreman handiagoa eduki ahal izateko, bai Erkidegoan bat beste eremu batzuetan, Klusterrari eta bere eragileei posizio egokia emanez.
    2. IKT sektorea eta sektore soziosanitarioa dinamizatu eta bultzatzea, horretarako prestakuntza, ikerketa, garapen eta berrikuntza ekintzak eta teknologia transferentzia sustatuz, sektore oso lehiakorra lortzeko helburuarekin.
    3. Elkartera bildutakoen hazkuntza eta lehiakortasuna bultzatzea, euren garapenari lagunduz euren jardueraren esparru guztietan: irtenbide berriak garatzen lagunduko duten beharrak hautematea, merkatua, teknologia eta profesionalak. Oinarri teknologikoko eta izaera soziosanitarioko enpresen artean harremanak ere bultzatzea, eta desgaitasunaren esparruan, zahartze prozesuan, autonomia pertsonalean eta menpekotasun egoeretan berariazko konponbideen garapena erraztea.
    4. Harreman estrategikoak ezartzea sektoreak aitzindari diren beste eskualdeekin eta nazioarteko erakundeekin, Europako eta estatukoekin, lankidetza trukeak bideratzeko.
    5. Beharrei eta bizitza kalitateari buruzko zabalkundean eta sentsibilizazio sozialean laguntzea desgaitasunaren, zahartze prozesuaren eta bizitza kalitatearen arloekin.

    Lehen ekinbide gisa, taldeak konponbide teknologikoak garatzen egingo du lan, desgaitasuna eta/edo menpekotasuna duten pertsonen mugikortasunaren inguruan, hala nola, Wheelchair Assist eta Elder Bot.