ACOMPAÑANDO-T

Ikuspegi integral batetik, helduarora igarotzeko gizarte bazterketako arriskuan dauden gazteei laguntzera bideratuta dago ACOMPAÑANDO-T proiektua.

Gizartetik baztertzeko arriskuan dauden gazteak dira, besteak beste, bakarrik dauden adingabe atzerritarrak (MENAk) eta egoitza harreran bizi izan direnak, MENAk izan ala ez. Une honetan, familia harrerako proiektuak aurreikusita egon arren, Nafarroan bizi diren adingabe atzerritarren % 100 egoitza harreraren araubidean bizi dira.

Pertsona hauek helduarorako urratsa egin dute, adin nagusitasunarekin batera, 18 urte betetzerakoan. Kontrastatzeko eta desberdintasuna baloratzeko, gure gizartean batez bestea 29,5era arte atzeratzen da (Nafarroako Gazteriaren Institutuaren datuak).

Haurtzaroa, edo haren zati bat, babes-zentroetan igaro dutenak bizitza independentera igarotzen dira, aldez aurretik sozialki eta kulturalki ezarritako beste mugarri batzuk lortu gabe, hala nola ikasketak amaitzea (Jackson eta Cameron, 2012) eta lehen enplegua lortzea. Gainera, prozesu hori familiaren laguntza ekonomiko eta emozionalik gabe egiten da.

Helduarorako trantsizioa oso laburra da. Autore batzuek «berehalako helmena» deitu diote (Stein, 2006). Inguruabar horien guztien baturak arrisku egoera bihurtzen du trantsizio hori.

PROIEKTUAREN HELBURUAK

Proiektuaren helburu nagusia Pobreziaren Belaunaldien arteko Transmisio Tasa murriztea da, bazterketa arriskuan dauden gazteak (batez ere, bakarrik dauden adingabe atzerritarrak babesteko baliabideetatik eratorriak) gizarteratu eta laneratzeko bultzatuz. Horretarako, gizarte laguntzako, etxebizitzako, prestakuntzako eta enpleguko programa integrala garatuko da, Done Jakue Bideak zeharkatzen dituen landa eremuetan langile kualifikatuak kontratatzeko beharrei erantzuteko.

Hauek dira helburuak

N

Atzerriko gazteen bizi proiektua definitzen eta garatzen laguntzea

Atzerriko gazteen bizi proiektua definitzen eta garatzen laguntzea, haien oinarrizko beharrak betez (ostatua eta mantenua) eta gizarte eta komunitario laguntza espezializatua emanez.

N

Baztertzeko arriskuan dauden gazteak lan munduan sar daitezen bultzatzea

Baztertzeko arriskuan dauden gazteak lan munduan sar daitezen bultzatzea, haien enplegagarritasuna hobetuz, eman beharreko prestakuntza teknikoa lan merkatuaren beharretara egokituz, eta lan ingurune babestu bat (CIS) emanez garapen profesionaleko hasierako urrats gisa.

N

Nafarroako landa-inguruneetako despopulazio-prozesua lehengoratzea

Nafarroako landa-inguruneetako despopulazio-prozesua lehengoratzea, gazte atzerritarrek udalerri horiei lotutako bizi-proiektuak gara ditzaten behar diren baldintzak sortuz, biztanleria finkatzea eta eremu horretan erabilgarri dauden zerbitzuak dibertsifikatzea bultzatuz.

N

Gazte atzerritarrei arreta integrala emateko ereduaren definizio parte hartzailea bultzatzea

Gazte atzerritarrei arreta integrala emateko ereduaren definizio parte hartzailea bultzatzea, haien garapen pertsonala eta gizarteratzea Done Jakue Bideak zeharkatzen dituen herriekin lotzeko, haien gora joana sustatuz.