JACOB@CCESS: DONEKUE BIDEA IRISGARRIAGOA EGITEN

Proiektu honen helburu nagusia mugaz gaindiko sare bat sortzea da: Donejakue Bidearen ibilbideak zeharkatzen dituen lurraldeetako kultura eta ondarea irisgarria izan dadin desgaitasuna duten pertsonentzat. Behar bateratu bati erantzuten dio: oinarrizko zerbitzu publikoetara, bereziki kulturari lotuta daudenetara, sarbidea izatea eta desgaitasuna duten pertsonen taldeak izatea.

JACOB@CCESS proiektuko ekintzak 2016ko ekainaren eta 2019ko maiatzaren artean ari dira egiten. Horren emaitza izango da desgaitasuna duten pertsonentzat guztiz irisgarria izango den kultura-zentro eredu bat zehaztu eta martxan jartzea, denboran betikotzeko modukoa eta beste eskualde batzuetara esportatzeko modukoa.

Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA 2014-2020) programako proiektuen 1. deialdian bere aurrekontu osoa onartzea lortu zuen proiektu honek, guztira 1.979.475 euro, horren % 65 EGEF Eskualde Garapeneko Europako Funtsek finantzatuta.

Proiektuaren bazkideak Jakako eta Atadesko udalak dira, Huescan, Iruñeko Udala eta KOINE AEQUALITAS Fundazioa, Nafarroakoa; eta Espace de Vie pour Adultes Handicapés (EVAH) elkartea eta Iholdi-Oztibarreko udalerrien erkidegoa, Pirinio Atlantikoetan.

JACOB@CCESS proiektua herri bakoitzean (Iruñea, Jaka, Izura) pertsona guztientzat irisgarria izango den interpretazio zentro bat egiten ari da, eta bereziki irisgarria desgaitasunen bat, Donejakue Bideaz. Gainera, Martilluen (Huesca) erromesentzat irisgarria izango den aterpe bat martxan jartzen ari da.

WEB: https://jacobaccess.eu/

Sakondu beharreko lan ildoak:

1.- Zerbitzu publikoak jasotzerakoan desgaitasuna duten pertsonen gizarte inklusioa hobetzeko eta bultzatzeko jokaera onak eta eskura dauden baliabideak identifikatzea

Eginkizun hau hauek landuz egingo da: irisgarritasun fisikoa; desgaitasuna konpentsatzeko eta kulturaren irisgarritasuna hobetzeko materialak eta prozesuak; zerbitzu publikoak, osasun zerbitzuak eta kultura prestazioak jasotzeari lotutako laguntzen zabalkundea, ekintzak sortzea eta lurralde garapena, desgaitasuna duten pertsonak proiektuaren erdigunean ipinita.

2.- Erreferentziako eredu bat sortzea eta desgaitasuna duten pertsonak Donejakue Bideko kulturara eta ondarera iristea hobetzeko azpiegiturak eraikitzea

4 azpiegitura, 3 interpretazio zentro eta 1 aterpe irisgarri sortzea (eraikuntza eta/edo eraikin egokitzapena), Donejakue Bideak zeharkatzen dituen lurraldeetako kultura eta ondarea desgaitasuna duten pertsonentzat irisgarria izateko sare mugaz gaindikoaren euskarri.

3.- Mugaz gaindiko sarearen sorrera eta dinamizazioa

Mugaz gaindiko sare bat sortzea, Donejakue Bideak zeharkatzen dituen lurraldeetako kultura eta ondarea desgaitasuna duten pertsonentzat irisgarria izan dadin. Ezaugarri komunak identifikatzea mugaz gaindiko sarearen identitate moduan, eta desgaitasuna duten pertsonen arretarako antolakundeetatik datozen profesionalen artean trukea egitea.

KOINE AEQUALITAS Fundazioa proiektuaren hasieratik dabil parte hartzen bere ezagutza eta esperientzia emanez:

  • ideia zehazten eta garatzen,
  • gizarte erakundeen artean bazkideak eta laguntzak bilatzen,
  • lankidetza akordioa adosten eta formalizatzen,
  • proiektua idazten eta deialdian aurkezten,
  • komunikabideetan zabaltzen,
  • gaiarekin sentibera diren eragileen parte-hartzea,

    eta bazkide nafar eta huescatarrek proiektua kudeatu eta monitorizatzeko bultzada eta aholkularitza ematen.

    Proiektuak bultzatzeko eta eragin sozialeko ekinbideak martxan jartzen erakundeei laguntzeko, KOINE AEQUALITAS Fundazioan sorospen eta laguntasun metodologia bat garatu dugu, eta, horri esker, esperientzia eta ezagutza oso zabalak izateko aukera daukagu nazioarteko lankidetza proiektuak prestatzen eta garatzen.