Misioa, Ikuspena eta Balioak
![](https://www.koine-aequalitas.org/wp-content/uploads/2018/09/shutterstock_552274333.jpg)
Misioa
Koine-Aequalitas Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakunde pribatu bat da, herritarren eta bereziki desgaitasun, mendekotasun eta/edo gizarte bazterkeria egoeran dauden pertsonen bizitza kalitatea hobetzen, horien gizarte garapenean eta horien aukera berdintasunean diziplinarteko ikuspegitik lan egiten duena.
![](https://www.koine-aequalitas.org/wp-content/uploads/2018/09/shutterstock_504128887.jpg)
Ikuspena
Dauden beharrei erantzunik eraginkorrena ematen dien erakunde gisa hartuak izatea jarduera eremu bakoitzean, eskura dauden baliabideak optimizatuz, jokabide etikoz, berrikuntzaren bidez, sinergiaz eta proiektu eta zerbitzuen iraunkortasunaren bitartez.
![](https://www.koine-aequalitas.org/wp-content/uploads/2018/09/shutterstock_459229504.jpg)
Balioak
Fundazioaren jarduera identifikatzen, orientatzen eta erabakitzen duten BALIOAK edo uste osoak:
- Pertsonaren duintasuna errespetatzea, pertsonaren izaera osoa eta bere inguruabar indibidualak, bere erantzukizuna eta pertsonaren beraren erabakimena errespetatzea.
- Pertsona guztien berdintasunaren alde eta egoera ahulenean dauden pertsonen eskubideak bultzatzearen alde.
- Konpromisoa gugan konfiantza duten pertsonekiko eta laguntza lanak eskatzen dizkiguten antolakundeekiko.
- Elkarlana eta sare lana, beste antolakunde batzuekin sinergiak sortuz, helburu komunen mesedetan.
- Profesionaltasuna, gu egunean mantenduta edozein gauza berri dela eta, gure arduraldian txintik ere kendu gabe eta gure jardueran eraginkortasunik handiena bilatuz.
- Berrikuntza eta hobekuntza etengabearen bila, eta elkarlanak eta sare lanak eskatzen duen desafioaren bila.