PLUSD´ACC

PLUSD´ACC proiektuak (Akitania-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdearen kultura-ondarerako eskuragarritasuna hobetzea) gizarte-erakundeen eta administrazio publikoen arteko truke profesionala bilatzen du, ondare artistikoaren, kulturaren eta, beraz, elementu horien bidez sortzen den turismoari.

Parte hartzen duten erakundeen esperientzia-trukearen eta jardunbide egokien bidez, bai eta gaiarekin zerikusia duten lurraldeetako profesional, aditu eta erreferentzia-erakundeen ekarpenen bidez ere, ondare artistikoaren, kulturaren eta turismoaren eskugarritasun-zailtasunak aztertu eta sakonduko dira, baita ere oztopoak kentzeko erabil daitezkeen tresna eta metodologiak eskura izatea ere.

Helburu nagusia Euroeskualdearen kultur eta arte ondarea eskuratzeko, kudeatzeko eta gozatzeko eskugarritasun unibertsala hobetzea da.

Hauek dira egin beharreko ekintza nagusiak:

  1. Lan-talde iraunkorra sortzea, hiru eskualdeen artean sarean lan egin ahal izateko, esperientziak eta praktika onak partekatzeko. Talde hau proiektuan zehar aldizka bilduko da, proiektua bultzatzeko eta emaitzak mantentzeko.
  2. Hiru eskualdeetan eta arlo horretan esperientzia eta ibilbidea duten beste batzuetan aurrekariak, aplikatu beharreko arauak eta praktika onak berrikustea.
  3. Konpetentziak hobetzeko topaketak egitea, proiektuan parte hartzen duten entitateetako profesionalak eta arlo horretako adituak bilduko dituztenak.
  4. Sentsibilizazio publikoko jardunaldiak egitea eta esperientzia eta praktika onak trukatzea, eremu artistiko, kultural eta turistikoko profesionalentzat eta lekuko administrazioetako arduradunentzat.
  5. Arte erakusketa eskuragarriak egitea.
  6. Proiektua iraunarazteko jarduerak: Lan-talde iraunkorrak sarean lan egingo du eskala handiko proiektu baten ideia definitzeko, Eurorregionean kultura eta arte ondarerako eskugarritasunaren arloan baliabide eta aholkularitza zentroen eredu bat sortzeko.

Zentro hauek, sarean ere lan eginez, informazioa eskaini beharko dute formatu ezberdinetan, etengabe eguneraturik, eta administrazio publikoei eta gizarte taldeei aholku eman ahal izango diete, pertsona guztientzat eskuragarria den kultur eta arte turismoa sustatzeko.

Proiektuan parte hartzen dute Akitaniako AVIFESek (Gaixotasun mentala duten Pertsonen eta Senideen Bizkaiko Elkartea), Akitaniako EVAH (Association Espace de Vie pour Adultes) eta KOINE AEQUALITAS fundazioak, proiektuaren buru dela gainera.

KOINE AEQUALITAS fundazioak arlo hauetan duen ezagutza eta esperientzia eskaintzen du:

– ideiaren definizio eta garapena

– gizarte erakundeen artean bazkideak eta laguntzak bilatzea

– lankidetzaren akordioa adostea eta formalizatzea

– proiektua idatzi eta deialdian aurkeztea

– komunikabideetan zabaltzea

– gaiarekin sentsibilizatutako eragileen parte hartzea

– bazkide guztientzako

– bazkide guztientzako bultzada eta aholkularitza proiektua kudeatu eta monitorizatzeko.

KOINE AEQUALITAS Fundazioak laguntza eta akonpainamendu metodologia bat garatu du, hainbat erakunderi inpaktu sozialeko ekimenak abian jartzen laguntzeko eta proiektuak bultzatzeko. Metodologia horren bidez, nazioarteko lankidetza-proiektuak prestatzen eta garatzen esperientzia eta ezagutza zabala izan dezakegu.

Koine-Aequalitas Fundazioak erakusketa irisgarri bat jarri du martxan, Kultura Ondarea guztion gauza dela gogorarazteko asmoz

Koine-Aequalitas Fundazioak Francisco García Lasaosa eskultorearen erakuseta irisgarria antolatu du PLUS D´ACC “Ondare Kultural Material eta Materiagabearen Irisgarritasunaren hobekuntza” Proiektuaren baitan.

http://www.fglelhacedor.com/artista.html

Nafarroako Parlamentuak pasaden urtean Irisgarritasun Unibertsalari buruzko 12/2018 Foru legea, ekainaren 14koa, onartu zuen. Lege honen II Kapituluak bere aplikazio esparrua hedatzen du Justizia Administrazioa, kultur ondarea, kultur, kirol eta aisialdi jarduerak, eta enplegua Nafarroako eskumenen mugapean utziz. Horregatik erakusketa momentu honetan Iruñara ekartzea aproposa iruditu zaigu, kultura ondarea gutxi batzuen pribilegioa baizik, denon eskubidea dela aldarrikatzen jarraitzeko asmoz.

Hori da erakusketa honen helburuetako bat, kultura ondareaz gozatzea pertsona ororen eskubidea dela aldarrikatzea. Gizarte inklusibo orok bermatu beharreko oinarrizko eskubidetzat jotzen du Fundazioak kultura irisgarria, eta hau bermatu ahal izateko Irisgarritasun Unibertsala arautzen duen marko juridikoarekin betetzea ezinbestekoa da.

Erakusketa “Jesus y María” erromes aterpean ikusgai egongo da ekainak 18tik uztailak 31arte. Bilduma artistikoa sinbologia eta gizarte erreibindikazioz betetako hogeita hamar altzairuzko eskulturek osatzen dute. Erakusketaren programa braile, irakurketa erraza, gaztelania, ingelera, frantsesa eta euskaraz aurkeztu da.