GIZARTE ERAKUNDEEN TOPAKETA ETA JABEKUNTZA FOROA

Proiektuaren helburu orokorra asoziazionismoa eta gizarte kohesioa sustatzea da, zuzenean edo zeharka gizarte erakundeetan parte hartzen duten pertsonei lagunduz, erakunde horietako kudeaketa eta parte hartze soziala hobetzea bultzatuz, eta haien arteko lankidetza sareak sustatuz. Horrela, berariazko helburu hauek bete nahi dira:

  • Elkarte sarea bultzatzea, hura osatzen duten gizarte erakundeei antolaketa  eta lanbide-laguntza emanez.
  • Parte hartzen duten gizarte erakundeen artean lankidetzarako sareak eta lankidetza proiektuen sorkuntza.
  • Gizarte erakundeen hobekuntza, ahalduntzea eta biziraupena sustatzea.
  • Herritarren parte hartze aktiboa bultzatzea gizarte erakundeetan.

EKINTZA HAUEK EGITEN DITUGU

N

Topaguneak

Lan saio irekiak egiten dira interesa duten eta gizarte antolakundeetan parte hartzen duten pertsonentzako, elkar ezagutza eta erakundeen funtzionamenduan aktiboki parte hartzea bultzatzeko nahian. Saio horien edukia askotarikoa da, parte hartzen duten erakundeek erakutsitako eskaera eta beharren arabera: jardunbide egokiak trukatzea,  gizarte berrikuntza, gizarte ekintzailetza, jardueren eskuragarritasuna, kultura aniztasunaren kudeaketa, parte-hartze soziala… Saio horietan, dinamizatzaile bat eta landu beharreko edukiari buruzko aditu bat izango dira, eta bertaratuen arteko hausnarketa eta eztabaida eta ondorengo networking-a sustatuko dituzte.

N

Jarraiean heziketa ekintzak

Topaketekin batera, bertaratu diren erakunde eta pertsonengan aplikazio praktikoa duten gai interesgarriei buruzko prestakuntza-kapsulak garatzen dituzte. Prestakuntza kapsulen edukia parte hartzaileen interesen arabera definitzen da: kalitatea, lidergoa, fundraising-a, kudeaketa eredu berriak, berdintasuna…

N

Gizarte mentoriako ekintzak

Mentoria esku hartze sozialeko tresna bat da, borondatez beste pertsona bati banakako laguntza emateko eskaintzen diren pertsonen arteko harremana sustatzen duena. Tresna hori bazterkeria-arriskuan dauden pertsonekin, ekintzaileekin eta abarrekin lan egiteko erabiltzen da. Gure proiektuak tresna hori erabiltzen du erakundeetako profesionalen artean, erakunde ezagun baten expertisea enplegatua izan dadin eta beste erakunde batzuen garapena bultza dezan.

N

Jakintzak transferitzeko ekintzak

Kontuan harturik garapen eta berrikuntza sozialaren oinarria ezagutzaren transferentzia dela, premisa horretan oinarrituta, bi ekintza aurrera eramango dira:

> Gizarte erakundeek garatutako gizarte arloko jardunbide egokiak jasotzen dira, baliabideen eta tresnen katalogo bat sortuz, jarduera eremuen arabera sailkatuta, gainerako gizarte-erakundeek erabil ditzaten.

> Bertaratutakoei material berariazkoa ematen zaie, beren erakundeetan garatutako gogoetak eta edukiak transmititu ahal izan ditzaten, emaitzen iraunkortasuna sustatuz eta onuradun gehiago lortuz.