948199775 · 944472812 fundacion@koine-aequalitas.org

Lan-Berritzea

Zer da lan-berritze profesionala?

KOINE AEQUALITAS Fundazioaren zerbitzu bat da erantzun praktiko, eraginkor eta jarraitu bat emateko enpresen garapen beharrei eta jardunean dabiltzan pertsona eta profesionalen lan aukerak bilatzeari.

Metodo honek bermeak, segurtasuna eta egonkortasuna ematen ditu profesionalen eta enpresen garapenean, eta, aldi berean, enpresaren eta lan merkatuaren elkarrekintza bultzatzen duena. “Zirkuitu amaiezin bat eta mugitzen ari dena, pertsonen garapen profesionalean eta horien talentuaren kudeaketan bat egiten duena”.

Enpresen onurak

Badakigu hautagai egokia aurkitzea zaila izan daitekeela. Askotan, ez da edukitzen denbora ez baliabide nahikoa langileen hautaketa zure enpresaren beharretara doitzeko. Aldi berean, langile motibatuak eta zure antolakundearen kultura eta estrategiarekin kohesionatuak lortzeak zure inplikazioa ere eskatzen du. Zerbitzu honekin zure antolakundearen talentua indartzen eta lehiakorragoa izan zaitezen lagunduko dizun aditu talde bat jartzen dugu zure eskura.

Profesionalentzako eta langabeentzako onurak

Zure jomuga profesionalak lortzeko behar duzun bakarra zein bide aukeratu eta jomugetara heldu arte bidetik ibiltzeko zer behar duzun adieraziko dizun mapa bat da.

Hemen banako laguntasun pertsonalizatua eskaintzen dizugu zeure indarguneak identifikatzen laguntzeko, lan bilaketaren etapa bakoitzean aholku emateko edo zure profil eta estatus profesionala indartzeko, eta zure gaitasun profesionalak garatzen lagunduko dizun plana elkarrekin sortzeko, zure helburuen arabera arrakasta aukerak areagotze aldera.

 

Lan-berritze profesionaleko zerbitzuaren metodologia:

Lanbide trantsizioko une batean egonik eta proiektu berri baten bila dabiltzalarik, ardura maila bat duten profesional kualifikatuei zuzendua.

Zerbitzu honen ezaugarriak:

  • Lan merkatuan txertatzeko estrategia zehazten du (lan bilaketa).
  • Profesionalaren enplegagarritasun maila hobetzen du.
  • Pertsona jarrera aldetik eta teknikoki prestatzen du lana bilatzeko eta erabakiak hartzeko.
  • Gida, aholku eta bultzada bat da lan berria bilatzeko prozesuan.

Honelako zerbitzuek batez beste 6 hilabete irauten dute, eta lan metodologia hau erabiltzen da:

 

1. fasea: abiapuntua identifikatzea

Enplegagarritasunaren abiapuntua analizatzea (CV, nortasun eta gaitasun testak, elkarrizketa ibilbide profesionalaz eta esperantzez).

 

2. fasea: ekintza plan bat adostasunez prestatzea.

Hasierako txostena analizatzea eta elkarrizketa egitea gertakari kritikoez, gaitasunak eta ahalmenak indartzeko ekintza plan bat egiteko, berehalako prestakuntza eta hobekuntza ekintzak identifikatuko dituena.

 

3. fase: enpresen, sektore ekonomikoen, erakundeen edo eskaintza interesgarrien identifikazioa.

Lan merkatuko enpresa/sektore interesgarriak, eskaintzak, lan poltsak eta prestakuntza hautabideak identifikatzea.

 

4. fasea: CV egokitzea eta hautaketa elkarrizketetarako prestatzea.

Lana modu aktiboan bilatzeko hautagaitza prestatzea, elkarrizketaren prestaketa, cv egokitzapena eta abar barne.

 

5. fasea: planaren jarraipena, egokitzapena eta ebaluazioa.

Saio puntualak CV prestatzeko/egokitzeko, eta, behar izanez gero, eskaintza hautatuaren araberako elkarrizketa.

 

KOINE AEQUALITAS Fundazioak jarraitzen duen metodologiari esker:

  1. Pertsona dagoen egoera aztertzen da aldaketari aurre egin diezaion bere jarrera indartzea bilatuz.
  2. Interesdunari bere egoera gainditzeko ardura harrarazten zaio.
  3. Barne profila aztertzen da: profesionala, indarguneak, lorpenak, ahultasunak.
  4. Ingurunea aztertzen da: lan-berritzea, merkatua, lan hautabideak, helburua zehaztea.
  5. Helburua lortzeko estrategia zehazten da: lanbide prestakuntza/birziklatzea, enplegu bilaketa aktiboa, ekintzailetza.
  6. Helburua lortzeko zehaztu den estrategian etengabe orientatu, aholkatu eta laguntzen da.